XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1987ko Urriaren 6ko AGINDUA irakasmaila ez unibertsitarietarako argitaraturiko euskal ikasliburu hoberenak aukeratu eta saritzeko 1987 urteari dagokion Isaac Lopez-Mendizabal izeneko txapelketa jakinaraziz.

Liburugintzaren ezaugarriak, arlo artistikoa eta teknikoa kontuan hartuz, eta bereziki gizarte onarpena merezi dutenak azpimarratu asmoz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntzan hain beharrezkoa den lan-tresna horren zabalkundea bultzatzea erabaki du.

Hori dela eta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehen artikulua.

- Euskaraz argitaraturiko ikasliburuen artean ondoen argitaraturikoa aukeratu eta saritzeko 1987 urteari dagokion Isaac Lopez-Mendizabal txapelketa jakinarazi egiten da.

Bigarren artikulua.

- Euskal ikasliburugintzan diharduten eta beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden argitaletxeak eta egile-editoreak izan daitezke soilik laguntza jasotzaile.

Hirugarren artikulua.

- Lehiaketa honek irakasmaila ez unibertsitarietan erabiltzekoak diren honako ikasliburuak hartuko ditu kontuan:
- Irakaslearen gidaliburuak.

- Euskarazko irakaskuntzarako testu-liburuak.

- Euskara-irakaskuntzarako testu-liburuak.

- Oinarrizko irakurgaiak.

Ikasmaterial-mota horien definizio zehatzerako, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa Sailak EIMA programa: Euskal Ikasmaterialgintza.

1.987rako ekintza-plana izeneko txostenaren 1.2. atalburua hartuko da gidari.

Laugarren artikulua.

- Goian esandako ikasliburu-mota bakoitzeko sari bat izango da.